Kale Nagusia itxiko dute etzitik aurrera zoladura konpontzeko

Baleike 2021eko urriaren 2a

Astelehenetik aurrera, Kale Nagusia trafikoarentzako itxita egongo da astebetez galtzada harrizko zoladura konpondu ahal izateko. 

Kamioi eta ibilgailu pisutsu ugari igarotzen da egunero Kale Nagusitik, eta horrek eragina du kale horretako galtzada harrizko zoluan. Hala, zoladura hori konpondu ahal izateko astebetez itxiko dute kalea trafikoarentzat, urriaren 4tik 10era, hain zuzen. 

Denbora epe horretan, udal brigadak konponketa lanak egiten dituen bitartean, ibilgailuek Olazabal Idazkariaren kaletik igaro ahal izango dute. Oinezkoen kasuan, ez du eraginik izango bide mozketak.

Aurreikuspenak betetzen badira, urriaren 11n zabalduko da berriro kalea, konponketa lanak amaitzean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide