Argizaiola saria jaso du Eva Franco argazkilariak

Juan Luis Romatet 2021eko urriaren 6a

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak 1973tik ematen duen Argizaiola saria irabazi du aurten Eva Franco argazkilari zumaiarrak Maskarada Sisters proiektu pertsonalarekin.

Sariak astelehenean banatu zituzten Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan. Francorekin batera, bertan izan ziren Oskar Manso e Imanol Zubiaurre ere; hauek akzesitak irabazi zituzten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide