Bizikleta denda berria zabalduko du gaur Mireia Osak Zumaiako Ardantzabide auzoan, eta inaugurazio ekitaldia egingo du 18:00etatik 20:00etara. Pasioa lanbide bilakatu du Osak Bizi´k saltokiarekin, izan ere, txikitatik bi gurpilen gainean ibili izan da, eta orain, salmenta eta konponketa zerbitzuak eskainiko ditu hasiera batean. Beraz, bizikleta erosi edo konpondu nahi dutenek Bizi´k saltokira gertura daitezke.
Denda berriaren irekiera, gainera, garrantzitsua da Zumaiarentzat eta zumaiarrentzat: urte asko igaro baititu herriak bizikleta dendarik gabe. Hala, 10.000 biztanleko herria izanik eta bizikleta zaletasuna gorantz doala ikusirik, Bizi´k zabaltzea erabaki du Osak.