Hondarribiko Grand Slameko finalerako txartela lortu dute Lopezek eta Arbek

Mireia Galarza Bastida 2021eko urriaren 10a

Bi setak irabazita, Erkiaga eta Etchetoren aurka neurtuko dituzte indarrak finalean. Goikoetxea finaletik kanpo geratu da. 

Atzo jokatu zuten Goikoetxeak eta Lopezek Hondarribiko Gran Slameko finalerdia euren bikoteekin, eta bi setak irabazi ondoren, finalerako txartela lortu dute Lopezek eta Arbek. 

Ligaxkako aurreko bi partidak irabazita, Goikoetxea eta Aimar ziren faboritoak lehen partidan, baina ez zuten euren onena erakutsi atzokoan, eta ezin izan zuten finalera sailkatu. Bi setetan aurretik joan ziren Lopez eta Arbe, eta Goikoetxea eta Aimar tanto batzuk lortzen saiatu ziren arren, 9-15 eta 5-15 galdu zituzten bi setak.

Finalean arituko den beste bikotea izango da Erkiaga eta Etchetok osatutakoa. Beaskoetxearen eta Zabalaren aurka aritu ziren atzo, eta larri, baina bi setak irabazi zituzten. Horrenbestez, Arbe eta Lopezek, Erkiaga eta Etchetoren aurka neurtuko dituzte indarrak datorren ostiraleko finalean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide