Dagaz ekimenaren barruan, gorputza eta espazioa arakatzeko tailerra izango da igandean

Maria Maya Manterola 2021eko urriaren 14a

Laura G. Latasaren eskutik, gorputzaren eta espazioaren arteko harremana aztertuko dute saioan. Torreberrin izango da, 11:00etatik 12:30ak arte.

Dantza garaikideari eta haren sorkuntza prozesuei buruzko ezagutza zabaltzeko helburuarekin, hilean behin saioak ematen ditu Zumaian Dagaz Dantza Garaikideko Zaleen Sareak. Datorren igandean, hilaren 17an, izango da hurrengoa. Laura G. Latasaren eskutik, mugimenduan dagoen gorputzaren eta espazioaren arteko harremana aztertuko dute saiora bertaratutakoek. 

Lotura honetan eman daiteke izena igandeko saiorako. Torreberrin izango da, 11:00etatik 12:30ak bitarte, eta 8 euroren prezioa du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide