'Cry Macho' filma botako dute asteburu honetan Aita Marin

Baleike 2021eko urriaren 15a

Clint Eastwooden azken lana ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mariko zine aretoan. 

Texas, 1978. Rodeo-izar ohi eta erretiratutako zaldi-hazle batek (Eastwood) buruzagi ohi baten enkargua onartu du: seme txikia Mexikotik etxera ekartzea, ama alkoholikotik urruntzeko. Bidaian, ustekabeko abentura bati ekin diote biek.

Filma ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean botako dute, 19:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide