Horman Poster kolektiboaren Antigone edo ezetzaren beharra antzezlana datorren ostiralean, hilaren 22an, helduko da Zumaiara. Antigona obra garaikidearen bertsio librea da, guztia zalantzan jartzen duen begirada komiko eta tragikoaren ikuspegitik sortua. Maite Aizpurua zumaiarra igoko da eszenatokira, Xanti Agirrezabala, Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urrestirekin batera.
Baleikek antzezlanerako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Astearte goizera bitarte izango da zozketan parte hartzeko aukera, lotura honetan.