Ibaiertzeko pareta konpontzeko lanek iraun bitartean, Txomin Agirre kaleko zenbait aparkaleku ez dira erabilgarri egongo

Maria Maya Manterola 2021eko urriaren 18a

Bihar goizeko 7:00etarako hutsik egon beharko da gune hori, Portu Zuzendaritzak lanak behar bezala egiteko. 

Portu Zuzendaritzak ibaiertzeko pareta konpontzeko lanak egingo ditu bihar, asteartea. Zubitxikitik Moilaberrirako tartean, ibaialdeko aparkalekuak itxiko dituzte. Hilabetez egongo da itxita gune hori, lanek iraun bitartean. 

Dagoeneko jarri ditu seinaleak Udaltzaingoak, eta bihar, goizeko 7:00etarako hutsik egon beharko da gunea. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide