Eduardo eta Gonzalez Agirre anaiek Durangoko San Fausto txapelketa irabazi dute. Herri horretako pilotalekuan, Ezkurdi Jai Alaien izan zuten hitzordua, Donostiako Alejandro Alberro eta Victor Hernandez bikoaren aurka. Zumaiako zesta puntak etorkizuna baduela erakutsi zuten Agirre anaiek: 35 eta 33 irabazi zuten donostiarren aurka.