Dozenaka herritarrek sendo salatu dute larunbateko erasoa

Mireia Galarza Bastida 2021eko urriaren 20a

Beheko plazan hasi dute mobilizazioa, eta pankarta handi baten bidez garbi erakutsi dute bertaratutakoek ez dutela eraso sexistarik onartuko.

Zumaiako Mugimendu Feministak ohar baten bidez eman zuen atzo herrian gertatutako beste sexu eraso baten berri, eta dozenaka herritar elkartu dira gaurko mobilizazioan erasoari gaitzespen irmoa erakusteko asmoz. Gizon batek emakume bati eraso zion aurreko asteburuan taberna batean, eta hori salatzeko elkartu da hainbat herritar gaurkoan.

19:30ean hasi da protesta Beheko Plazan, eta pankarta handi baten bidez garbi erakutsi dute bertaratutakoek ez dutela eraso sexistarik onartuko.

 

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide