Gizonezko bat atxilotu dute, igandean Zarautzen gertatutako eraso matxista baten harira

Mireia Galarza Bastida

Ertzaintzak BALEIKEri adierazi dionez, dagoeneko Azpeitiko Epaitegiaren esku dago kasua. 

Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, joan den igandean Zarautzen  emakume zumaiar bat erasotzeagatik. Hala adierazi dio Ertzaintzak BALEIKEri, eta gaineratu dutenez, Azpeitiko Epaitegiaren esku utzi dute kasua dagoeneko. 

Gertatutakoa salatzeko, Zumaiako Mugimendu Feministak, Zumaiako Udalarekin batera, elkarretaratzera deitu du bihar, ostirala, 19:00etan, Beheko Plazatik hasita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide