Aniztasunaren inguruko azken ipuin kontaketa saioa egingo da bihar

Juan Luis Romatet

Ipuin kontaketak aniztasunetik zikloko azken saioa egingo da bihar haur liburutegian. Interesdunek aurrez eman beharko dute izena.

Mundu zabaleko kontakizunak entzuteko aukera izan dute Zumaiako haurrek azken asteburu hauetan Ipuin kontaketak aniztasunetik zikloari esker. Txina, Frantzia edota Paraguayen jaiotako herritarrek beraien sorterriko ipuinak kontatu dituzte saio hauetan.

Bihar izango da hirugarren eta azken saioa, 17:30ean, haur liburutegian. Oraingo honetan Senegal, Suedia, Armenia eta Brasilgo ipuinak entzuteko aukera izango dute haurrek. Ohi bezala, Esti Curiel izango da aurkezlea, eta Musika Eskolako ikasleek musikaz jantziko dute saioa.

Interesdunek aurrez izena eman beharko dute haurliburutegia@zumaia.eus helbidera idatzita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide