Pandemiak eragindako etenaldiaren ostean, kaleak musikaz beteko ditu berriz ere Gabon Koruak abenduaren 24an. Hala erabaki zuten atzo, asteazkena, Musika Eskolan egindako bileran.
Hala eta guztiz, entseguak musukoarekin eta distantziei eutsita egin behar direnez, parte hartu nahi dutenei aurrez izena emateko eskatu diete, antolakuntza errazteko. Izen-abizenez gain, aurrez kantatu dutenek zein sokatan egin duten –sopranoa, kontraltoa, tenorra edo baxua– zehazteko eskatu dute, gabonkorua@gmail.com helbidera mezua bidalita. Orain arte parte hartu ez dutenei, berriz, berriak direla esanez idazteko eskatu diete.
Bestalde, San Pedro abesbatzako zuzendari Amaia Aldalurrek hartuko duela taldearen zuzendaritza. Beste zenbait kidek hartuko dituzte, Aldalurrekin batera, antolakuntzako gainerako arloak.