Maite Ortiz de Mendibil puntista omenduko dute bihar

Maria Maya Manterola 2021eko urriaren 28a

Ortiz de Mendibilek garaipena eskuratu du asteburuan Eneritz Lizardirekin batera munduko txapelketan. Egindako lana aitortzeko, omenaldia egingo diete bihar, ostirala. 

Zumaiako Pilota Elkarteko kide Maite Ortiz de Mendibilek garaipena eskuratu du munduko txapelketan. Eneritz Lizardi bikotearekin aritu da lehian, 23 urtez azpikoen kategorian, Iscarren eta Valleladon (Gaztela eta Leon, Espainia). Partida 15-7 eta 15-10 irabazita eskuratu du txapela bikoteak, 36 metroko frontoian. 
 
Egindako lana aitortzeko, omenaldia egingo diote bihar Ortiz de Mendibili, zesta punta lehiaketako lehen partida amaitu ondoren. Partida 18:00etan hasiko da. Zumaiako Udalak, bere aldetik, zorionik beroenak eman nahi izan dizkie puntistei, eta aurrerantzean bide oparoa egiteko indarrak bidali dizkie. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide