Erabakita zer bikotek jokatuko duten esku pilota txapelketako finala

Juan Luis Romatet 2021eko urriaren 30a

Esku pilota txapelketa herrikoiko finalerdiak jokatu ziren atzo Odieta frontoian. Hala, erabakita geratu da zer bi bikotek jokatuko duten txapelketako finala datorren ostiralean.

Esku pilota txapelketa herrikoia azken txanpan sartu da. Finalerdiak jokatu ziren atzo arratsaldean Odieta frontoian. Lehen partidan Aitzol Oliden eta Peio Etxabe Ander Odriozola eta Joseba Martijaren aurka neurtu ziren. Lehenek irabazi zuten partida 22-12 emaitzarekin. Josu Salegik eta Aitor Aizpuruak osatutako bikotea Imanol Oiartzabal eta Kimetz Etxaberen aurka aritu ziren bigarren partidan. 22-14 emaitzarekin irabazi zuten Salegik eta Aizpuruak.

Datorren ostiralean, azaroaren 5ean, jokatuko dira txapelketako azken partidak, 17:30etik aurrera, Odietan. Eguraldi txarra egingo balu, Zumaiako Herri Eskolako frontoian jokatuko lirateke partidak. Hasteko, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Odriozola-Martija eta Oiartzabal-Etxabe bikoteek; ondoren, txapelaren bila abiatuko dira Aitzol Oliden-Peio Etxabe eta Josu Salegi-Aitor Aizpurua bikoteak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide