Zumaiako Udalak TAO sistema berriaren inguruko ekarpenak egitera deitu ditu herritarrak. Oharrean zehaztu dutenez, udalak TAO ordenantza berria onartu zuen urte hasieran. Mahai tekniko-politikoa indartu zuten gero, teknikariez gain, herritarrek ere haien ekarpenak egin eta ordenantza berria ekarpen guztiak kontuan hartuta idazteko aukera egon zedin.
Apirilaren 1ean sartu zen indarrean ordenantza berria, eta ordutik gaurdaino, TAO sistema martxan den garai desberdinetan erregulazioak nola funtzionatu duen ikusi ahal izan dute herritarrek. Horri jarraiki, TAO sistemaren balorazioa modu osatuagoan egin ahal izateko, herritarrei deia egin die udalak, haien iruzkinak egin ditzaten.
Azaroaren 9ra arte egongo da zabalik horretarako aukera, partaidetza.zumaia.eus webgunean.