Hasi dira euri eta ilunpeko entrenamenduak

Hasiera ematea kosta bada ere, harrobia martxan da iada!!! Maila bakoitzari bere entrenatzailea(k) finkatuta, aurretik bi hilabete dituzte entrenatu eta elkar ezagutzeko estropadei hasiera eman baino lehen.

Sei mailetan (adin eta sexua) banatuta, 63 gaztetxok eman die entrenamenduei hasiera Telmo Deun Arraun Kirol Elkarteak Zumaian duen instalakuntzetan:

  • Infantil neskak (12-14 urte): 14
  • Infantil mutilak (12-14 urte): 11
  • Kadete neskak (14-16 urte):10
  • Kadete mutilak (14-16 urte): 10
  • Jubenil neskak (16-18 urte): 9
  • Jubenil mutilak (16-18 urte): 9

Urola errekak zeharkatzen dituen herrietatik (Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa eta Aizarnazabal), Mendaro, Itziar edo Getariatik datozen gazteak zumaiarrekin batera egingo dute topo elkartean.

Egunero ikusi edo entzungo dituzue palada eta estropu, nahiz entrenatzaile eta fueraborda hotsak Urola Ibaian behera eta gora, ala, batel zein traineriletan. 17:30etik aurrera astegunetan eta asteburu goizetan, ordutegi desberdinetan ditugun baliabide fisiko zein materialak mugatu ez ditzaten.

"Tapa palak eta atea urai aparra!!"

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide