Ellas Son de Aqui emakumezkoen kirolaren inguruan sentsibilizatu eta nabarmendu nahi duen plataforma da, eta, aldi berean, Espainiako kirolariek finantziazioa lortzeko aukera izan dezaten espazio bat eskaini nahi du. Plataforma honek ematen dituen bekak jasotzeko, proiektua gain, bideo bat aurkeztu behar izan zuten Osak eta Toledok beraien kirolak, piraguismoak, dituen behar zein mugak azaleraziz. Bideoa Zumaian eta Cuencan grabatu zuten, Osaren zein Toledoren jaioterrietan, eta denbora honetan 32.000 ikustaldi izan ditu.
Orain astebete jakin zuten beraien proposamena izan zela sarituetako bat, elite mailan. Larunbatean Sorian izan ziren saria jasotzen eta aurreko urteetako irabazleekin emakumeek kirolean dituzten zailtasun, mugak zein beharren inguruan hitz egiten aritu zen. Osak aipatu duen moduan, "ohore bat da nazioarteko kirol ezberdinetako kirolariekin bat egin eta egunerokotasunean ditugun zailtasunen inguruan jardutea”.