Urriaren 28tik azaroaren 1era bitartean jokatu da Espainiako eskalada txapelketan Iruñean, Rocopolisen. Blokeko eta paraeskaladako probak jokatu ondoren, azken unerako utzi zituzten zailtasuneko probak. Partaideen artean zen Eneko Carretero eskalatzaile gaztea.
Finalisten zuten mailarako proba errazegia akaso, lau eskalaitzailek amaitu zuten proba gizonezkoetan. Hori horrela, sailkapeneko probetan izandako emaitzak hartu behar izan zituzten kontutan txapelketako irabazlea zein zen erabakitzeko. Eneko Carretero zumaiarrak lortu zituen puntu gehien, eta, hala, Espainiako txapelketa irabazi zuen. Lehen aldiz irabazi du txapelketa maila absolutoan. Zilarrezko domina Extremadurako Javi Canok irabazi du, eta brontzezkoa Pau Galofre kataluniarrak.