Zumaiako hiru pilotarik parte hartuko dute larunbatean Euskal Pilota Egokituko Topaketan

Juan Luis Romatet

Leire Esnal eta Xabier Olaziregi, iazko ekainean Zumaian jokatu zen pala txapelketa egokituko finalean. Argazkia: Maria Maya Manterola

Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako Euskal Pilota Egokituko Topaketa egingo datorren larunbatean, hilaren 6am Errenterian. Zumaiako hiru pilotarik hartuko dute parte kirol jarduera honetan. 

14 urtetik gorako desgaitasunen bat duten pilotariei zuzendutako topaketa da larunbatean Errenteriako Agustina Olaeta Pilotalekuan egingo dena. Jarduera goizeko 10:30ean hasiko da. Denboraldiko lehen topaketa izango da Errenteriakoa.

Zumaiako Pilota Elkarteko hiru pilotari izango dira topaketa hauetan parte hartzen: Leire Esnal, Xabier Olaziregi eta Jurdan Arakistain.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide