Zozkatu ditugu 'Agurra' antzezlanerako sarrerak

Maria Maya Manterola

Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bere bazkideen artean. 

Vidania Teatro antzerki konpainiak Agurra antzezlana ekarriko du datorren ostiralean, hilaren 5en, Zumaiara. Kandido Uranga eta Iñigo Gastesi aktoreek taularatuko dute lana, aita-semeen harremana arakatzen duen istorioa oinarri hartuta. Udaleko Kultura Sailaren eskutik, hiru sarrera bikoitz zozkatu ditugu bazkideen artean: Ainhoa Aristi Legarrak, Ixabel Dorronsoro Gaztañagaisak eta Elena Mata Alcaldek bina sarrera izango dituzte zain ostiralean antzokian bertan. Emanaldia Aita Marin izango da, 20:00etan hasita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide