Karstaren sekretuak ezagutu zituzten atzo Deban, Geoparkeak antolatutako jaialdian

Juan Luis Romatet 2021eko azaroaren 7a

Karstaren jaialdia egin zuten atzo Deban, Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta. Goizean eta arratsaldera bitartean makina bat ekitaldi eta jarduera izan zituzten fenomeno geologiko hau gai bezala hartuta. 

Debako Zumardiak hartu zuen atzo Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatutako Karstaren jaialdia. Fenomeno geologiko hau izan zen egunean zehar egin ziren jardueren gaia. Hala, hitzaldiak eta herri kirol erakustaldia izan zen, besteak beste, goiz partean –azoka eta horma irudi baten margotzea ere izan zen–, eta bi irteera egin zituzten arratsaldean;: Lasturko harrobira lehenbizikoa, eta Aixarako espeleologia irteera bigarrena. 

Argazkiak: Julen Imaz eta Euskal Kostaldeko Geoparkea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide