'Herri txiki, infernu handi' saioko ekitaldia egingo da ostegunean Aitzurin

Juan Luis Romatet 2021eko azaroaren 8a

Euskal Telebistako Herri txiki, infernu handi telebista saioko ekitaldia egingo da ostegunean Zumaian, Aitzuri frontoian.

Herri txiki, infernu handi telebista saioari lotutako ekitaldia egingo da datorren ostegunean, azaroaren 11n, 20:00etan, Zumaiako Aitzuri frontoian. Herriko biztanleekin egindako elkarrizketen bideo proiekzioa, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiren bakarrizketak eta Sebastian Lizasoren bertsoak izango dira.

Gonbidapenak turismo bulegoan eskuratu daitezke azaroren 2tik aurrera. 16 urtetik gorako lagunei zuzenduta dago ekitaldia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide