Herritar ugarik egin dute bat Zumaiako pentsiodunen eta jubilatuen plataformaren eskakizunekin. Astelehenero bezala, Saregileen plazan protesta egin dute, eta pentsio publikoez gain, osasungintza zein zaintza duinak aldarrikatu dituzte herritar guztientzat.
Bestetik, herrian "zaintza integrala" bermatzeko helburuarekin sortu nahi duten Zaintza Mahaiaren berri eman dute. Azaldu dute batik bat adineko pertsonen ongizatea bermatu nahi dutela, baina zaintzaileen baldintza duinak ahaztu gabe. Informazio zehatzagoa nahi dutenek Emakumeon* Etxera jo dezakete.