Bonifacio Etxegarai kaleko saneamendu-lerroaren konketa konponduko du udalak datozen egunotan. Horrek izango du eraginen artean, datorren ostegunean, hilaren 11n, ezingo da kale honetako aparkalekurik erabili. Goizeko 7:00etatik aurrera aparkalekuek hutsik egon beharko dutela azaldu du udalak.
Lan hauek ez dute eraginik izango trafikoan, baina oinezkoentzako bide bat itxita egongo dela iragarri du udalak.