Taosa igeriketa taldeak hainbat txapelketa antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Egun horietan, probak iraun bitartean, igerilekua txapelketan parte hartzen duten igerilarientzat gordeko dute.
Ondorengoak dira proba horien egunak eta ordutegiak:
-
Azaroak 13 (larunbata): 16:00-19:45
-
Abenduak 11 (larunbata): 16:00-18:30
-
Martxoak 26 (larunbata): 16:00-19:45
-
Apirilak 30 (larunbata): 16:00-18:30
Parte hartzaile kopuruaren arabera, ordutegiak luzatu edo laburtu egingo direla azaldu dute.