Jaizkibelera azaroaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2021ko aza. 14a, 15:30

2018an Jaizkibeleko itsaslabarretatik ibilaldia eskaini genizuen, arrakasta haundiz. Oraingoan berriz, goialdeko bidea proposatzen dizuegu.

Jaizkibel alderik alde zeharkatzea, Pasaiatik abiatuta, Guadalupeko ermitaraino proposatzen dugu datorren iganderako, azaroaren 21erako. Bide honi, Jaizkibeleko dorreen bidea deitzen zaio bertan karlisten azken gudan egindako bost dorre daudelako. Dorrez-dorre goazela, Pasaialdea, Lapurdi, Aiako Harria eta, nola ez, Kantauri itsasorantz ikuspegi zabala izango dugu aldi oro.

Goiz buelta honetan 13 kilometro eta 630 metroko desnibel metatua egingo dugu. Animatzen zaretenok, eman izena ostiral eguerdia baino lehenago goiko estankoan (943-86 03 57). Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako den autobusak ohiko prezioak izango ditu: 7€ helduentzako eta 5€ umeentzat. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide