'Summer of Soul' filma botako dute biharko zine forum saioan

Maria Maya Manterola 2021eko azaroaren 17a

Questlove zuzendariaren dokumentala hautatu du Ostarrenak biharko saiorako. Zinemagileak Stevie Wonder, BB King, Nina Simoneren emanaldietako irudiak eraman ditu, besteak beste, pantaila handira. 

1969an Estatu Batuetan egin zen Harlem Cultural Festival ospetsua aztertzen du. Bertan omenaldia egin zitzaien kultura eta musika afroamerikarrari, eta black pride eta arraza bereko pertsonen arteko batasuna sustatu ziren.

Emanaldia 19:00etan izango da, Aita Mariko zine aretoan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide