Emakumea kirolean zen aurtengo Kirol Argazkien Lehiaketako gaia. Bi modalitaten banatu da lehiaketa: koloretako argazkiena, eta zuri beltzekoak. Azken honetan bigarren saria irabazi du Jorge Murgiondok.
Bergaran antolatutako lehiaketa hau Argizaiola lehiaketarako puntuagarria da. Lehen hiru euskal argazkilarien artean sailkatu da Murgiondo, eta horrek datorren urteko Argizaiola lehiaketan parte hartzeko aukera eskaini dio.
"Ilusio handia" egin dio Jorge Murgiondori sari hau irabazteak. Izan ere, Zumaian bizi bada ere, bergararra da jaiotzez, eta handik etorri zen Zumaiara bizitzera.
