Pantailen erabilera goiztiarraz aritu dira gaur Zumaienan

Juan Luis Romatet 2021eko azaroaren 20a

0 eta 6 urte bitarteko haurren hezitzaileei zuzendutako topaketa egin da gaur Zumaiena Ikastetxean. Pantailen erabilera goiztiarra izan da hizpide Hik Hasik antolatutako jardunaldi honetan. 

Atzo Barakaldoko BECen egin zituzten topaketa hauek, eta gaur Zumaiak hartu du lekukoa. Haur txikiek pantailekin duten erabilera goiztiarraz arduratuta, Pantailak 0-6an zertarako? izeneko jardunaldiak egin dira Zumaiena Ikastetxeko aretoan. 

Hik Hasi ekimenak antolatutako topaketa hauek hiru hitzaldiz eta esperientzien partekatzeaz osatu dira. Anna Ramis, Alvaro Berañan eta Amaia Arroyo izan dira hizlariak. Ondoren, Axular Lizeoan eta Iparraldeko ikastetxe batzuetan bizitako esperientziak ezagutzeko aukera ere izan dute topaketa hauetara bertaratu diren hezitzaileek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide