2021/11/25 11:00etan
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da azaroak 25, eta horren harira hitzaldiak eta kontzentrazioa antolatuko ditu Ikasle Abertzaleakek Zumaian, 'Indarkeria matxistaren aurrean antolakuntza komunista' lelopean.
Goizeko 10:00etan hitzaldi bana izango da Zumaiena Ikastetxean eta Herri Eskolan, eta 11:00etan kontzentrazioa egingo dute Beheko Plazan.