Organo kontzertuarekin bukatu da Xixiliren Aitzakian kontzertu sorta

Juan Luis Romatet 2021eko azaroaren 22a

Argazkiak: Alondegia Kultur Etxea

Alize Mendizabalek atzo Parrokian eman zuen organo kontzertuarekin amaitu du aurtengo Xixiliren Aitzakian kontzertu eta emanaldi sorta.

Musikaren zaindaria gogoratu dute aurten ere Zumaian musikaren munduan mugitzen diren talde eta eragileek. Azaroaren 14an Zumaiako Musika Bandak eman zuen kontzertuarekin hasi zen Xixiliren Aitzakian ekitaldi sorta, eta ordutik Musika eta Dantza Eskolako entzunaldiak, txistularien eta San Pedro Abesbatzaren kalejirak, edo Beheko Plaza Abesbatzak kantatutako meza izan dira. 

Ekimenarekin amaitzeko, organo kontzertua izan zen atzo arratsaldean San Pedro Parrokian, Alize Mendizabal organo-jotzailearen eskutik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide