Maite Etxabek irabazi du Distiraren azaroko lehiaketa

Juan Luis Romatet

Distira argazki elkarteak lehiaketa soziala antolatu du kurtso honetan ere. Azaroko lehiaketako gaia 'paisaia' izan da eta irabazlea Maite Etxabe. 

Hamabi parte-hartzaile izan ditu azaroko lehiaketak, 23 lanekin. Epaimahaiaren iritziz, Maite Etxaberen argazkia izan da onena. Bigarren saria Eduardo Merinok irabazi du, eta hirugarrena David de Llodiok.

Hemen ikus daitezke lan saridunak eta lehiaketara aurkeztutako argazkiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide