Zumaiako bederatzi odol-emaile omenduko dituzte gaur arratsaldean

Juan Luis Romatet 2021eko azaroaren 26a

Zumaiako odol emaileak omenduko dituzte gaur arratsaldean Eusebio Gurrutxaga plazako Gizarte zentroan (Hogarra).

Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak intsigniak eta diplomak banatuko ditu urtean zehar emanaldi kopuru zehatz bat bete dituen odol emaileen artean.

Urte askoan Loiolan ospatu izan den ekitaldia, pandemia dela eta, egokitu egin da eta herriz herri egingo dute orain.

Zumaiako kasuan, ostiralean egingo da omenaldia, Gizarte zentroan, 18:30etik aurrera. Omenduez gain, udal ordezkariak eta herriko taldeko laguntzaileak izango dira bertan.

Bederatzi izango dira aurten omenduko dituzten herriko odol-emaileak. Hauetatik hiruk zilarrezko domina jasoko dute 25 odol-emate egiteagatik; lauk urrezko domina jasoko dute –emakumeen kasuan 40 ateratzegatik, eta gizonezkoen kasuan 50 odol-emateengatik–; eta horiez gain beste bi lagunek odol-emaile handien intsignia jaso dute: batek 75 odol ateratzeagatik, eta bigarrenak 100 aldiz odola emateagatik.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide