Jakoba Errekondok zuhaitzen inguruko hitzaldia emango du asteazkenean

Maria Maya Manterola

Zuhaitz ezagunei buruzko istorioak eta ohiturak kontatuko ditu Errekondok. Euskara Zerbitzuak hautatu du gai hori, 2022ko egutegian zuhaitzak landu direlako. 

Jakoba Errekondok Zuhaitzekin bizi hitzaldia emango du datorren asteazkenean, abenduak 1, 18:30ean Oxford aretoan. Zuhaitz ezagunei buruzko istorioak eta ohiturak kontatuko ditu Errekondok. Euskara Zerbitzuak hautatu du gai hori, izan ere, 2022rako prestatutako egutegian Zumaiako zuhaitzak landu dituzte. Ander Hormazuriren irudiekin egin dute aurten ere. Euskararen Egunean banatuko dute ikastetxeetan, haur  hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 4. mailara bitarteko ikasleen artean, hain zuzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide