Zumaiako Karitasek bertan behera utzi ditu aurrez aurreko hitzorduak

Amaia Urbieta Arruti

Egoeraren bilakaera aztertuko dute egokitzapen berriak egiteko.

COVID-19ak eragindako osasun egoeraren bilakaera kezkagarria dela eta, Roperoko eta Gizarte Gaietako aurrez aurreko hitzorduak bertan behera uztea erabaki du Zumaiako Karitasek, "mediku zerbitzuek hala gomendatuta".

Elkarteak jakitera eman du premiazko gaiak dituzten pertsonak telefonoz artatuko dituztela (608 30 91 15 eta 608 37 72 16).  Une oro neurriak egokitzen joango dira, eta horretarako aldiro aztertuko dute egoera, mediku zerbitzuekin batera.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide