Atzo, larunbatarekin, Espainiako Bloke Kopako hirugarren eta azken proba jokatu zen Lugon (Galizia, Espainia). 39 parte hartzaile izan zituen probak, 17 emakumezko eta 22 gizonezko.
Eneko Carretero zumaiarra parte hartzaileen artean izan zen. Eskalatzaile gazteak Espainako Bloke Kopan gailentzeko puntuen bila jo zuen Galiziara, eta helburua betetzea lortu zuen. Izan ere, hirugarren egin zuen atzoko lehiaketan, Lluc Macia garailearen eta Guillermo Peinadoren atzetik.
Hala, hirugarren postuarekin, sailkapen orokorra irabazteko beharrezko puntuak lortu zituen Carreterok. Zumaiarraren erregulartasunak saria izan du; izan ere, hiru probetako bat bera ere ez irabazi arren, bi bigarren posturekin eta hirugarren batekin lortu du Espainiako Bloke Kopa irabaztea.