Miguel Mari Larburuk (Zumaia, 1944) marinel izateko asmoa zuen, baina 18 urterekin bizitza itsasoa desertuagatik aldatu zuen. Aita Zuria, 40 urte egin zituen Aljerian, eta kongregazio horretako probintziala zen jihadistek Tibhirinen zazpi monje eta bi lekaime hil zituztenean. Osasun arazoak zirela medio, 2010ean Zumaiara itzuli zen, eta ordutik bere jaioterrian bizi izan da. Bere bizitzaren berri ematen duen liburua argitaratu zuen Koldo Aldai idazleak 2018an.
Atzo jaso zuen Larburuk bere herritarren omenaldian, Parrokian egindako mezan. Hunkitu egin zen zumaiarra, bere herritarren txalo zaparrada entzunda. Iruñera joango da orain bizitzera, beste Aita Zuriekin batera.