Asteazkeneko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute pentsiodunek

Juan Luis Romatet 2021eko azaroaren 29a

Kofradiako estalapean bildu dira gaur jubilatuen eta pentsiodunen mugimenduko kideak. Ohiko aldarrikapenez gain, abernduaren 1ean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Manifestazioa Gurrutxaga plazatik abiatuko da.  Herrian hainbat erakundek eta eragilek bat egin dute hurrengo eskaeren inguruan: lan, pentsio eta bizi baldintza duinak; lan eta pentsio erreformei ez; bizi duin baterako burujabetza.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide