Fito Rodriguezen irakurketa musikatua egingo da gaur Alondegian

Juan Luis Romatet 2021eko abenduaren 2a

Hiru musikariz lagunduta emango du saioa idazle gasteiztarrak, Julene Azpeitia sari banaketa ekitaldiaren amaieran.

Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo da gaur arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Udalak aste honetan iragarri duen bezala, Goiatz Labandibar, Aritz Mutiozabal eta Antton Peñalba saritu dituzte 34. literatur lehiaketa honetan. 

Behin sariak eman ondoren, irakurketa musikatua eskainiko du Fito Rodriguez idazle gasteiztarrak. Hiru musikariz lagunduta izango da Alondegiko ekitaldi honetan: Unai Pelayo, Telmo Trenor eta Julen Ortega, hain zuzen. 

Ekitaldia 19:00etan hasiko da Alondegiko Oxford aretoan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide