'Cazafantasmas: mas alla' filma emango da asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2021eko abenduaren 3a

Komedia eta zinema fantastikoa uztartzen dituen Cazafantasmas: mas alla filma ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari aretoan.

Zuzendaria: Jason Reitman. Aktoreak: Finn Wolfhard, Carrie Coon, Mckenna Grace, Sigourney Weaver. Generoa: Komedia. Urtea: 2021. Herrialdea: Estatu Batuak.

Ama ezkongabe bat eta haren bi seme-alabak hiri txiki batera iritsi dira, eta jatorrizko mamu-ehiztariekin eta aitonak bere atzetik utzitako ondare sekretuarekin duten lotura aurkituko dute. Cazafantasmas 2-en zuzeneko jarraipena.

Ostiralean, larunbatean, igandean, astelehenean eta datorren asteazkenean, abenduaren 8an, emango da filma Zumaiako aretoan, 19:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide