Cosme Agirre garaile Banakako zesta punta txapelketako bigarren jardunaldian

Maria Maya Manterola 2021eko abenduaren 6a

Bigarren jardunaldian jokatu zuen txapelketako lehen partida Agirrek, Tambourindeguyren aurka. 

Larunbatean izan zuen Banakako zesta punta txapelketako lehen norgehiagoka Cosme Agirre zumaiarrak. Erakustaldi ederra eman zuen Jon Tambourindeguyren aurkako lehian. Bi setetan aise garaitu zuen aurkaria, 5-12 eta 6-12 irabazi baitzuen zumaiarrak.

Hurrengo jardunaldia ostiralean izango da, abenduak 10. Imanol Lopezek, berriz, abenduaren 23an izango du norgehiagoka; final laurdenetan hasiko da lehian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide