Zumaiarrak nagusi Gipuzkoako zesta punta txapelketan

Maria Maya Manterola

Hondarribiko Jostaldin jokatutako finaletan Unai Uranga eta Cosme Agirre bikotea izan zen onena nagusien mailan, eta Gonzalo Agirre eta Ander Ureta jubeniletan.

Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak izan ziren joan den igandean, hilak 5, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Zumaiako Pilota Elkarteko hiru bikotek jokatu zituzten norgehiagokak, eta baita garaipena eskuratu ere: Unai Uranga eta Cosme Agirre izan ziren onenak nagusien mailan, eta Gonzalo Agirre eta Ander Ureta jubeniletan, Haritz Egaña-Julen Cabanillas bikote zumaiarraren aurka irabazi ondoren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide