Astinduk hartu du aldizkariko azala: Mamma mia! Gure musikala ikuskizuna prestatzen ari dira dantza taldeko kideak, Musika Banda eta lau abeslari, eta abenduaren 18an eskainiko dute jendaurrean. Erretratua atalean, berriz, itxi berri duten Galdona burdindegiko Maria Isabel eta Maria Luisa Galdona eraman ditugu. Amaia Aldalur San Pedro Abesbatzako zuzendaria elkarrizketatu dugu luze eta zabal. Hori guztia eta gehiago, abenduko Baleike aldizkarian.
Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ondoko salmenta puntuetan: Ogi berri Amaia plaza, Agurtzane, Mandala, Aizpurua, A3, Arkupe eta BM supermerkatua.