'Ez dok ero' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2021ko abe. 7a, 13:00

Asteazken eguerdira bitarte izango dute Baleikeko bazkideek zozketan parte hartzeko aukera. 

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek 'Ez dok ero' antzezlana taularatuko dute ostiralean, abenduak 10. Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek osatzen duten ED3 bikote artistikoaren lan guztietan bezala, ikuskizun honetan ere euskara eta euskal kultura dira protagonista nagusiak. 

Aita Marin taularatuko dute, ostiralean, 20:ooetan. Zumaiako Udaleko Kultura Sailak eskainitako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. Asteazken eguerdira bitarte parte hartu daiteke, hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide