Zozkatu ditugu 'Ez dok ero' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet

Tartean Teatroa konpainiaren 'Ez dok ero' antzezlana ikusteko aukera izango ostiralean, hilaren 10ean, Aita Mari zinean. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Saridunak Samuel Ruiz eta Mari Carmen Larrañaga Zubimendi izan dira. Zorionak. Sarrerak aretoan izango dituzte zain. 

"Euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua" eskaintzen dute Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak antzezlan honetan. Emanaldia 20:00etan hasiko da Aita Mari zinean. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 9,50 euroan; Gazte txartelarekin 6 euroan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide