Euskal pilota egokituko paleta tokapeta egingo da larunbatean Aitzurin

Juan Luis Romatet

Errenterian egindako topaketako argazkia.

Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako topaketa egingo da larunbat goizean Aitzuri frontoian.

Errenteriaren eta Zarautzen lekukoa Zumaiak hartuko du datorren larunbatean. Goizeko 10:30ean hasita, euskal pilota egokituko paleta topaketa egingo da Aitzuri pilotalekuan. Lehia alde batera utzita, emaitzei inolako garrantziarik eman gabe, elkar ezagutu eta elkarrekin pilotan jokatzea dute helburu topaketa hauek.

25 lagunek parte hartu ahal izango dute gehienez Aitzuriko jardunaldi honetan, eta interesdunek 943- 46 25 14 telefonora deitu beharko dute, edo eskolaegokituak@gkef-fgda.org helbidera mezu bat bidali. Izena emateko epea bihar, osteguna, amaituko da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide