Bihartik aurrera jasoko dira Beheko Plazak zozkatutako sortak

Juan Luis Romatet

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkartek ehun produktu sorta zozkatu ditu bere bazkideen artean.

Gabon garaiaren atarian, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak ehun sorta zozkatu ditu elkarteko bazkideen artean. Hogarreko sarreran dagoen taulan ikus daitezke saridunen izenak. 

Saridunek bihartik abenduaren 22ra bitartean jaso ahal izango dituzte sorta hauek elkarteak Hogarrean duen bulegoan. 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bitartean pasatu ahal izango dira opariak jasotzera. Horretarako, bazkide txartela edo nortasun agisia erakutsi beharko dute. Sortak garraiatzeko erosketa gurdia eramatea gomendatzen dute.

Hilaren 22rako sortaren bat jaso gabe geratzen bada, urtarrilaren 7an berriro zozkatuko du elkarteak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide