Bakarkako txapelketako bigarren partida jokatuko du gaur Cosme Agirrek

Juan Luis Romatet

Bakarkako zesta punta txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur, 21:00etik aurrera, Berriatuako Mendibarren frontoian. final-laurdenerako txartelak banatuko dira gaurko bi norgehiagoketan.

Lau pilotari neurtuko dira gaur Mendibarren frontoian, eta jokoan final laurdenetarako bi txartel izango dira. Han izango dituzte zain Jokin Arbe, Aimar Aldazabal, Aritz Erkiaga, Jean Olharan, Xabi Barandika eta Imanol Lopez zumaiarra.

Cosme Agirre zumaiarrak Jon Tambourindeguyri irabazi zion txapelketako lehen jardunaldian, eta gaur Ludovic Laduche lapurtarra izango du aurkari. Getariako aurrelaria edozer egiteko gai da; Agirrek, berriz, eroso jokatzen du bakarkakoan. Partida honetako irabazleak Aimar Aldazabal izango du aurkari final laurdenetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide