[INKESTA] Herritarren gehiengoari ondo iruditzen zaio Gabonetako argiak jartzea kaleetan

Baleike

Gabonetan herrian argiak jartzearen inguruko inkesta jarri genuen martxan webgune honetan. Galderari erantzun dioten erdia baino gehiago dago argiak jartzearen alde, nahiz eta baiezkoa eman duten batzuk kontsumoa jaistearen alde ere egon.

Pasa den asteburuan piztu zituzten Gabonetako argiak herriko kaleetan. Horren harira, galdera bat egin genien webguneko erabiltzaileei: "Zer iruditzen zaizu Gabonetako argiak jartzea herrian?". Inkesta erantzun zutenek lau aukera zituzten. Guztira, 204 lagunek parte hartu dute inkesta honetan. 

Hauek dira emaitzak:

  • Ondo: 88 – %43,14
  • Gaizki: 22 – %10,78
  • Ondo, baina kontsumoa gehiago murriztuta: 45 – %22,06
  • Gaizki, uste dut beste alternatiba batzuk aztertu behar liratekeela: 49 – %24,02

Emaitzen arabera, ondorioztatu daiteke gehiengo bati (%65,20) ondo iruditzen zaiola Gabonetan argiak jartzea. Hala ere, ondo iruditzen zaienen heren batek kontsumoa gehiago murriztea ere ondo ikusiko luke. Inkestan parte hartu dutenen %34,80ri, aldiz, gaizki iruditzen zaio Gabonetako argiekin kaleak apaintzea. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide